Abenduaren 23an banatuko dira Teodoro Hernandorena XV. Ipuin Lehiaketako sariak

Arratsaldeko 17:30ean izango da banaketa-ekitaldia, Atxulondo kultur etxean. Bertan izango dira Amaia Hernandorena Teodoro zenaren alaba eta Joxe Atxaga iloba.

Aurten 338 lan aurkeztu dira, bost kategoriatan banatuta. Azpimarratzekoa izan da aurkeztu direnen maila bikaina, lanak epaitzen ibili diren epaimahaikideek bereziki nabarmendua.

Hain zuzen, Pello Otxoteko eta Jon Martin ibili dira A eta B kategorietako idazleen lanak epaitzen, eta Ainara Maia eta Jokin de Pedro izan dira helduenen epaimahaikideak.

Lan guztiak irakurri eta aztertu ondoren, saria honako hauei ematea proposatu dute:

A maila (6-8 urtekoena)

1. saria:

- Egilearen izena: Unax Mendia Dolado

- Ipuina: Nire txolarrea

2. saria:

- Egilearen izena: Markel Telletxea

- Ipuina: Belarjale bihurtu zen lehoia

B maila (9-11 urtekoena)

1. saria:

- Egilearen izena: Samara Rodríguez Moncada

- Ipuina: Urrezko soinekoa

2. saria:

- Egilearen izena: Asier Oyarzabal Aranguren

- Ipuina: Ixkio

C maila (12-13 urtekoena)

1. saria:

- Egilearen izena: Malen Gurrutxaga Navas

- Ipuina: Promesak, promesa

2. saria:

- Egilearen izena: Alexander San Sebastian Ariznabarreta

- Ipuina: 12 kanpaikadak

D maila (14-16 urtekoena)

1. saria:

- Egilearen izena: Ainhoa Manterola Pavo

- Ipuina: Hari lauso bati helduta

2. saria:

- Egilearen izena: Olaia Azurmendi Marcos

- Ipuina: Oroitzapenetan

E maila (17 urtez gorakoena)

1. saria:

- Egilearen izena: Xabier San Sebastian Ariznabarreta

- Ipuina: Suhiltzaileen kamioia

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.