Marka bikainak eskuratu ziren Gabonetako Halterofilia Txapelketan

Hain zuzen, Euskadiko infantil-mailako markarik onena eskuratu zuen Jon Kepa Kortajarenak, eta 15 urtez azpiko Euskadiko markarik onena Xabier Amonarrizek.

Abenduaren 17an Zizurkilgo Intxaur frontoian jokatu zen Txapelketan, Susana Dávila eta Mikel Álvarez izan ziren txapeldunak. Emakumeei dagokienez, bigarrena Goretti Amonarriz izan zen, hirugarrena Verónica Sánchez eta laugarrena Naiara Madrid.

Gizonezkoetan, Ion Sasiain izan zen bigarren, Ekaitz Kortajarena hirugarren, Alejandro Tomás laugarren, Ion Ander Iriarte bosgarren, Imanol Zulaika seigarren eta Aitor Gabirondo zazpigarren.

Horrez gain, saria jaso zuten Susana Dávilak eta Mikel Álvarezek, 2016. urtean zehar egindako lana goraipatzeko.

Azkenik, gogoan izan zuten duela gutxi gure artetik joan den Erro, eta omenalditxo xume bat eskaini zioten.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.