Abenduaren 20an, P.M. Otaño plazako proiektua aurkezteko batzarra

Aurrez agindutako prozesuari jarraituz, Zizurkilgo Udalak herritarren aurrean aurkeztuko du P.M. Otaño plazako proiektua. “Herritarrek zuhaitza jarri edo ez erabaki eta zuhaitz mota aukeratu ostean, hirugarren zatia geratzen zitzaigun. Plaza bera nolakoa aurrikusten den proiektuan azalduko dugu eta zergatik aukeratu den plaza mota hori”, azaldu du Joxe Mari Luengo alkateak. Herritarren ekarpenak jasoko dira eta ahal bada proiektuan txertatu. “Beste batzuk aurrerago garatzeko ere izan litezke”, zehaztu du alkateak.

P.M. Otaño plazako proiektua 2017ko inbertsio garrantzitsuenetakoa izango dela aurreikusten da. "Honela bi herriguneak berrituta geratuko dira, gure helburu nagusienetako bat zen duela 5 urte alkatetzara iritsi ginenean".  Batzarra Iriarte kultur etxean izango da, abenduaren 20, asteartean, iluntzeko 19:00etan.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.