Lan Brigadarako ofizial-igeltseroen lan-poltsa deitu du Zizurkilgo Udalak

Deialdiaren helburua da Lan Brigadan sortzen diren aldi baterako beharrei erantzutea.

Lan-poltsa horretan sartu nahi duten persona guztiek "curriculum vitae" eta eskaera-orri normalizatuak aurkeztu beharko dituzte, behar bezala beteta.

Eskaera-orriak udal-bulegoetan eskuratu ahal izango dira, bai eta albiste honen behealdean ere.

Lan-poltsan sartu nahi dutenek, honako baldintza hauek bete beharko dituzte, nahitaez: euskarako 2. hizkuntza-eskakizuna, oficial ziurtagiria eta C gidabaimena. Ezinbestekoa da baldintzak betetzen direla dokumentazio bidez egiaztatzea.

Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 19an amaituko da (egun hori barne). 9:00etatik 14:00etara egongo da eskaerak aurkezteko aukera, udaletxean edo Joxe Arregi plazako udal-bulegoetan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.