Zizurkilgo Udalak udal-eraikinen garbitzaileen lan-poltsa deitu du

Deialdiaren helburua da Zizurkilgo Udalak udal-eraikinak garbitzeko eduki ditzakeen aldi baterako beharrei erantzutea.

Lan-poltsan sartu nahi duten persona guztiek "curriculum vitae" eta eskaera-orria aurkeztu beharko dituzte. Eskaera-orriak udal-bulegoetan eskuratu ahal izango dira, bai eta albiste honen behealdean ere.

Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 20an amaituko da (egun hori barne). 9:00etatik 14:00etara bitartean aurkeztu ahal izango dira.

Eskaerak udaletxean edo Joxe Arregi plazako udal-bulegoetan aurkeztu ahal izango dira.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.