Zizurkilgo Gaztezulok bat egiten du Haur eta Nerabeen Nazioarteko Egunarekin

Azaroaren 20a, igandea, Haur eta Nerabeen Nazioarteko Eguna izango da. Egun horren harira, kanpaina jarri du abian Gipuzkoako Foru Aldundiak "Hemen eta orain: ni neu naiz" lelopean.

Hain zuzen, Zizurkilgo Gaztezulok ere bat egiten du azaroaren 20ari lotuta zabaltzen ari diren mezuarekin; hau da, Gipuzkoako haur eta nerabe guztiek dutela eskubidea beren herriko haur txoko eta gaztelekuetan beren autonomia garatzeko eta ondo pasatzeko. Zerbitzu horiek beren espazioak dira, eta bertan lagun berriak ezagutu eta balioak lantzen dituzte, baita jolastu eta dibertitu ere.
Gipuzkoa osoko gazte txokoen sareak bat egiten du haurren eta nerabeen Nazioarteko Eskubideen Hitzarmenarekin eta azaroaren 20a Haurren eta Nerabeen Nazioarteko Eguna oinarri hartuta, adierazi eta agerian jarri nahi du bere zerbitzuetako protagonistak direla eta hainbat eskubide bermatzen direla bertan: diskriminaziorik eza, haurren eta nerabeen interes gorena, bizitzeko, biziraupenerako eta garapenerako eskubidea...

Izan ere, aniztasuna, berdintasuna, askatasuna eta jolas pedagogikoak ditugu oinarri eguneroko lanean.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.