Azaroaren 28tik aurrera, bake epaitegiko langileak Zizurkilen izango dira astelehenetan

Atxulondo kultur etxean izango dute bulego berria, lehenengo solairuan, gaur egun Udaltzaingoa dagoen tokian. Goizeko 10:00etatik 13:00etara bitartean eskainiko dute zerbitzua, astelehenetan.

Aurrera plazako bulegoak itxi zirenetik, Villabonan eskaintzen zieten zerbitzua Zizurkilgo herritarrei, baina azaroaren 28tik aurrera, astelehenetan Zizurkilera etorriko dira.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.