22-11 nagusitu zen Jon Erasun debuteko partidan

Victor Esteban aurrelaria lagun zuela, lan bikaina egin zuten Jon Ander Peña eta Alvaro Untoriaren aurka, Tolosako Beotibar frontoian. 45 minutuz azpitik nahikoa izan zituzten bikote urdinari aurre egiteko.

Pilotari segurua eta langilea dela erakutsi zuen debuteko partidan. Eskuinarekin, atzeko laukietan eduki zuen Untoria, eta ezkerrarekin ondo asmatu zuen defendatzen. Partida aurrera joan ahala konfiantza hartzen joan zen pilotari zizurkildarra, eta ondo aprobetxatu zituen Estebanek utzitako pilotak.

Herritar ugari bildu zen Beotibar frontoira Jon Erasuni babesa eta animoak adierazteko, eta ikuskizun bikainarekin erantzun zien pilotari zizurkildarrak.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.