Hondakin arriskutsu eta bereziak biltzeko etxola jarri da Zizurkilen

Tolosaldeko Mankomunitateak, Ekograsekin batera, Zizurkilen hondakin arriskutsu eta bereziak jasotzeko etxola jarri du.

Orain arte, Zizurkilen, Udaletxeko bulegoetara joan behar zuten etxeko hondakin arriskutsu eta bereziak botatzeko edota Garbigunera eraman behar izaten zituzten herritarrek. Etxola hau jartzearekin herritarrei erraztasun gehiago eskaintzea izango da helburua, hala, hondakin arriskutsuen kudeaketa ere hobetzea lortuko dugu.

Herritarrek eskuragarriago izango dute hondakin mota hauek eramteko gunea, eta horrek erabilera handituko duela aurreikusten da. Era honetara, gehiago izango dira jaso beharreko tratamendu egokia jasoko duten hondakin arriskutsuak.

Etxola, Zizurkilgo futbol zelaiko sarrera ondoan kokatu da. Ikusi argazkia

Hondakin mota honi arriskutsu deitzeak adierazten duen moduan, kudeaketa egoki bat gabe, ingurugiroarentzat zein osasunarentzat oso kaltegarri izan daitezkeen hondakinei beharrezko tartamendua ematea dugu helburu, eta ziur gaude etxola honen bidez geroz eta gutxiago izango direla zabortegietara bideratzen diren hondakin arriskutsuak.

Honakoak dira etxola honen bidez bilduko diren hondakin berezi eta arriskutsuak:

  • Aparatu elektriko eta elektroniko txikiak: batidorak, plantxak, patrikako telefonoak, ordenagailuetako teklatuak...
  • Kotxeko bateriak
  • CDak eta DVDak
  • VHS bideo zintak eta musika kaseteak
  • Merkuriozko termometroak (plastikozko poltsa itxietan)
  • Pilak: alkalinoak, botoi-pilak eta bateria txikiak
  • Erradiografiak
  • Aerosol beteak edo erdi beteak
  • Disolbatzaileak eta garbiketako produktuak (ondo itxitako ontzietan, isuririk egon ez dadin)
  • Tinta eta toner kartutxoak
  • Margoak eta brotxak (ondo itxita)
  • Motore olioa (plastikozko bidoietan eta ondo itxita)
  • Fluorezenteak, kontsumo baxuko bonbilak eta halogenoak

Etxokak, zulo desberdinak ditu eta herritarrek dagokion lekura botako dituzte hondakin arriskutsuak. Horretarako, zulo bakoitzak forma desberdina du eta irudi zein testu bidez lagundurik egongo dira guztiak. Biltzaileak etortzean dagoeneko kaxetan sailkatze lana egina izango du eta ondoren, gai bakoitzari dagokion tratamendua ematera bideratuko ditu kudeatzaileak.

Tolosan San Blasen dagoen garbigunea eta Andoaingo Leizotz industriaguneko garbigunearen bidez ere kudeatzeko aukera badago aipatutako hondakin arriskutsuak baina etxola hauen bidez, zerbitzua eskuragarriagoa jartzea dugu helburu.

Herritarrei adierezi nahi diegu oso garrantzitsua dela guk sortzen ditugun hondakinei kudeaketa egokiago bat emateko aukera badugu, ematea. Hondakin arriskutsu hauek bestelako hondakin motekin, errefusarekin baren, nahastuta botatzean arriskuan jartzen da ingurumena eta biztanleen osasuna. Herritarrei aukerak zabaltzea da helburua, guztion artean ahalik eta kudeaketa egokiena emateko hondakin mota hauei ere.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.