Larunbatean debutatuko du Jon Erasun pilotari zizurkildarrak profesionaletan

Tolosako Beotibarren izango da partida, 17:00etan hasiko den jaialdiaren barruan.

Profesionaletan jokatuko duen lehenengo partidan, Victor izango du lagun aurrean, eta Peña II.ari eta Untoriari egin beharko diete aurre.

Jon Erasunek 20 urte ditu, eta atzelari gisa jokatzen du. Bere esanetan, bi eskuekin ondo moldatzen da, segurua da, eta aurrelariari txokoa betetzen laguntzen dio: "Ahal dudanean aurkariari aukerako pilotak kentzen saiatzen naiz; ea hori ondo egiteko gauza naizen".

Aspalditik zebilen profesionaletara iritsi nahian, eta, orain ametsa betetzea lortu duenean, pozik daude bai bera, bai lagunak eta ingurukoak ere. Bi urterako hitzarmena sinatu du, eta orain bere maila ematea eta hor mantentzea da bere helburua.

Erasunen hitzetan, pilota afizionatuetan baino azkarrago etortzen da. Denbora gutxiago izaten da jartzeko, eta, ondorioz azkarrago mugitu behar izaten da; erritmoa altuagoa da. Hala ere, uste du denborarekin jarriko dela horretara.

Zizurkilgo Udalak dei egiten die herritar guztiei horren une berezian Jon Erasun animatzera. Hain zuzen, pilotari profesionalen artean herritar bat izatea ohorea da Zizurkilentzat, eta larunbatean Tolosara azaltzeko gonbidapena egiten die denei, dagokion babesa eta berotasuna senti dezan herritarren aldetik.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.