Erlaxazio-teknikak ikastaroa eskainiko dute, mendekotasuna dutenen zaintzaileentzat

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, Aduna, Alkiza, Larraul eta Zizurkilgo herritarrek hartu ahal izango dute parte, mendekotasuna duen pertsonaren bat zaintzen ari badira.

Ikastaroa doakoa izango da, eta 6 saio izango ditu, azaroaren 15etik abenduaren 27ra bitartean, astearteetan, 16:30etik 18:30era bitartean.

Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean emango da. Ikastaroaren helburua da zaintzaile jarduera dela-eta sortu ohi den nekea eta gainez egitea askatzen ikastea: buru-pentsamendu, emozio-mailan eta gorputz-mailan. Egoeretara egokitu eta onartzen ikasteko, eta indarra kentzen digun hori askatzen joateko. Beti ere, agertu daitekeen desgastea eta gehiegizko nekea saihestea da asmoa. Ariketa praktikoei leku berezia emango zaie.

Ikastaroetan izena eman nahi izanez gero, Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateko telefonora deitu behar da, 943693930 zenbakira.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.