Teodoro Hernandorena herritarra omenduko dute asteburuan, Urepelen, Xalbador Egunean

Teodoro Hernandorenarekin batera, Emile Larre baigorriarra ere omenduko dute ekitaldi berean, biek ala biek bertsolaritza sustatzeko egindako lanagatik. Egitarau zabala prestatu dute larunbat eta iganderako, Xalbador eta bi omenduen inguruan.

Igandean, hain zuzen, Hernandorena eta Larre omenduko dituzte, Joxe Mari Iriondok beraiei buruzko hizaldia emanez. Ondoren, herri-bazkaria izango da, eta trikitilariek eta Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe eta Jose Luis Gorrotxategi bertsolariek jardungo dute jarraian.

Omenaldi berezia izango da; izan ere, Xalbadorrek berak aitortu zuen bere liburu batean Teodoro Hernandorenak eman zituela ezagutzera bera eta Mattin zuberotarra bertso munduan.

Ataria egunkarian Teodoro Hernandorenaren historiari buruzko erreportaje zabala ageri da gaur, omenaldi horren harira, eta helbide honetan irakur dezakue: http://ataria.info/komunitatea/joxemisaizar/1476376619106.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.