Ostiralero, baratzeko produktuak erosteko aukera

P.M. Otaño plazan postua jarriko dute ostiralero Josefa Imaz eta Nerea Asurmendi ama-alabek, euren baratzeko produktuekin. 12etatik aurrera izango dira bertan, zimiterio inguruan, Udalaren baimena jaso ondoren. Ostiral honetan izango dute estreinekoa. “Udalak azoka baten asmoa buruan darabil, baina horretarako beheko plazako estalpea egitea nahiko genuke, aurrekontu faltagatik, momentuz atzeratzen ari den proiektua. Bien bitartean, Udaletik behintzat ez diegu trabarik jarriko horrelako ekimenei”, azaldu du Aitor Sarasua nekazaritza zinegotziak.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.