Lierni Mendiaren MARRAZ MARRA erakusketa ikus daiteke Plazida Otaño liburutegiko erakusketa gunean

  •  

Urriaren 10etik 30era bitartean ikusi ahal izango dira Villabonan jaio eta Asteasun bizi den artistaren lanak.

Erakusketaz gain, Lierni Mendiak bere teknika ezagutzeko doako tailer praktikoa emango du urriaren 22an, larunbatean, goizeko 10:00etatik 12:00etara bitartean.

Tailerrean parte hartu nahi izanez gero, udal bulegoetan eman beharko da izena, urriaren 17a baino lehen. 12 urtetik beherako haurrek heldu batekin etorri beharko dute.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.