Nafarroa Oinez jaira joateko autobusa aterako da Zizurkildik

Urriaren 16an izango da Nafarroako Ikastolen Aldeko Jaia, Viana-Lodosan.

Galtzaundi Euskara Elkarteak autobusa antolatu du, eta autobus horrek geldialdia egingo du Zizurkilen, goizeko 8:55ean, Oria paper-fabrikaren aurreko autobus-geltokian.

Txartelak Zizurkilgo Udalaren Ernio Bidea 9A, behea helbideko bulegoetan (Joxe Arregi plazan) eskura daitezke, urriaren 14ra bitartean. Txartelaren prezioa 12 eurokoa da, eta 10 eurokoa Atarikideentzat.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.