Ander Ortiz de Muruaren marrazketa-tailerra izango da urriaren 1ean

ARGIAREN BILA erakusketa dauka ikusgai artista zizurkildarrak Plazida Otaño liburutegian, eta bere lanetan erabiltzen dituen teknikak irakatsiko ditu urriaren 1ean eskainiko duen tailer praktikoan. Tailerra goizeko 10:00etatik 12:00etara izango da.

Tailerrean parte hartu nahi izanez gero, aurrez izena eman behar da Ernio Bidea 9A, behea helbideko udal-bulegoetan edo 943692495 telefono-zenbakian. Tailerra doakoa da.

12 urtetik beherakoek heldu batekin etorri beharko dute.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.