Kilometroak jaira autobusez joateko aukera Zizurkildik

Urriaren 2an egingo da aurten ikastolen aldeko jaia, Bergaran. Hara joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak, eta autobus hori Zizurkilen hartzeko aukera izango da, aurrez izena emanez gero.

Autobusa goizeko 9:30ean aterako da Zizurkilgo Oria papelerako autobus geltokitik, eta 19:30ean itzuliko da.

Bidaiaren prezioa 10 eurokoa izango da, eta Atarikide direnek 8 euro ordaindu beharko dituzte.

Izen-emateak Zizurkilgo Udalaren bulegoetan egin daitezke, Ernio Bidea 9A, behea helbidean, Joxe Arregi plazan. Izena emateko epea zabalik egongo da irailaren 30era bitartean.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.