Boluntarioak behar dira Elikagai Bankurako loteak egiteko

Irailaren 16an, ostiralean, izango da zita, 9:30etik 13:00etara eta 15:00retatik 17:00etara. Ostiralean loteak osatzen amaitzen ez bada, irailaren 17an, larunbatean ere egongo da loteak egiteko aukera, 10:00etatik 11:30era eta 11:30etik 13:00etara. Loteak egiteko tokia Ernio Bidea 29 A helbidean dago, Talleres Amondarainen ondoan.

Beharrean diren herriko familiei hiru hilean behin egiten zaien elikagai-banaketarako loteak egingo dira modu horretara. Interesa dutenek Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatera deitu behar dute izena emateko: 943693930.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.