Kutxazain berria martxan da

Maiatzaren 12an Zizurkilgo Udalak eta Kutxabank-ek sinatutako hitzarmena betez, martxan da herrian kutxazain berria. Atxulondo kultur etxearen izkina batean dago kokatuta, Udalaren eraikinean. “Udalak proposamen bat egiteko, berea izan behar zuen eraikinak eta Kutxabank-ekin aztertuta egokiena hori ikusi genuen, erdigunean dagoelako”, nabarmendu zuen orduan Joxe Mari Luengo alkateak. Hitzarmenean gutxienez 3 urteko zerbitzua bermatzeko konpromisoa hartzen du Kutxabank-ek. “Herriak zerbitzu bat ez galtzea eta bertako komertzio bizitza lehenetsi dugu eta era berean, argitu behar da proposamen berbera beste finantza erakundeei ere aurkeztu diegula”, zehaztu nahi izan du Luengok. Duela egun batzutatik martxan da kutxazain berria.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.