Haritza izan da boto gehien jaso duen zuhaitza

Zizurkilgo plaza berriak haritza izango du erdian, gaur egungo zuhaitz ihartuaren ordez.

 

Abuztuaren 15 eta 16an, herriko festekin batera egindako galdeketaren emaitzak publiko egin ditu Zizurkilgo Udalak. 90 boto eman ziren: 30ek haritzaren alde egin dute, 29k lizarra aukeratu dute eta 18k pagoa. Izan dira Udalak jarritako 3 aukerez aparte, Artearen alde egin duten bi boto ere, beste zuhaitzen bat proposatzeko aukera ere bai baitzegoen. Izena eman edo erroldatu gabeko 7 boto ere izan dira adingabeak ziren 6 boto ere baliogabe jo dira (14 urte zen gutxieneko adin muga). Honenbestez haritza jarriko da P.M. Otaño plaza berrituan. “Emaitza estua izan da, iritzi ezberdinak agerian geratu dira baina batek behar du eta boto bategatik bada ere haritza nagusitu denez, berau jarriko da”, azaldu du Aitor Sarasua nekazaritza zinegotziak. Fraisoro nekazal eskolarekin hitz eginda egingo dira urratsak, orain artean bezala.

Urte amaieran

Plaza berritzeko lanak urte amaiera aldera hastea aurreikusten du Udalak. “Aurtengo aurrekontuetan sartu da diru partida bat eta gainontzekoa hurrengo urtean jarriko dugu”, azaldu du Joxe Mari Luengo alkateak. Udazken aldera, proiektua zehaztu bezain pronto herritarren aurrean aurkeztuko du Udalak batzar batean.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.