Azken astean sartu dira Oporretan Euskaraz udaleku irekiak

Uztailaren 22ko amaiera festarekin itxiko dituzte ateak aurtengoz Oporretan Euskaraz udaleku irekiek. Bien bitartean, hala ere, geratzen zaie parte-hartzen ari diren neska-mutikoei zer egin eta zer ikusi.

Esaterako, uztailaren 19an, Hernaniko igerilekuetara joango dira, egun osoko irteera egitera, eta, bide batez, giro sargoriari aurre egitera. Aurretik ere egin dituzte irteerak, Pasaiako Albaola museora, Aiako Pagoetara eta Zizurkil Goiko Portxeta baserrira. Horrez gain, bi aldiz izan dira Asteasuko igerilekuetan.

Oro har, oso balorazio baikorra egiten ari dira udalekuetako begiraleak, eta oso gustura daude umeen artean sortu den giroarekin eta izaten ari diren partaidetzarekin.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.