Luzuriagako hilarria ikusgai dago udaletxeko sarreran

Mende laurdenez udaletxeko biltegi batean gordeta egon ondoren, Kultura Sailak jendaurrean jarri du disko-formako hilarri bikain hau, zaharberritu eta erakusketarako egokitu ostean.

Aurreko mendeko 80ko hamarkadaren amaieran aurkitu zen Luzuriaga baserritik gertu. Segur aski, zorigaiztoko heriotza baten tokia adierazten zuen.

Zalantzarik gabe, mendeetan zehar atentzioa emateko zizelkatuko zen. Aurrerantzean, herri-arteko erakusgarri eder hau denek ikusi eta miretsi ahal izango dute berriro, oraingo honetan kultura-ondare garrantzitsu eta bakar gisa.

Aurrealdean zizelkatutako aurpegien ikonografiari erreparatuta, hilarri artistiko original eta enigmatiko hau bakarra da Euskal Herrian ezagutzen diren milaka hilarriren artean. Are gehiago, garrantzi berezia du disko-formako estela honek; izan ere, bai hilarriak, bai oroitzapenezko estelak, Euskal Herrian kokatuta daude gehienbat.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.