Ostiraletan egingo dituzte Elbarrenako jaietako ingurutxoa ikasteko entseguak

Arratsaldeko 19:00etan izango dira entseguak, Pedro Mari Otaño ikastetxeko frontoian. Konpartsan ateratzeko interesa duen edonor azal daiteke entsegu horietara.

Zizurkilgo Festa Batzordeak herritarrak animatu nahi ditu entseguetan parte hartzera; izan ere, konpartsa herritarra osatu nahi dute. Batzordeko kideen esanetan, ingurutxoa dantza erraza da, edonork ikasteko modukoa.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.