Diru-laguntzak egongo dira Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetan parte hartzen duten zizurkildarrentzat

Anitza lelopean, 44. urtez antolatu ditu UEUk Udako Ikastaroak. 30 jardunaldi eta ikastaro antolatu ditu aurtengo edizioan, hainbat alorri buruzkoak: Giza Zientziak, Gizarte Zientziak, Ingeniaritza eta Teknologia, Zientziak...

Urtero bezala, Zizurkilgo Udalak diru-laguntza deialdia atera du, Udako Ikastaroetan parte hartzen duten zizurkildarrei matrikula ordaintzen laguntzeko. Diru-laguntza eskatu nahi izanez gero, azaldu Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako udal-bulegoetara, Ernio Bidea 9A, behea helbidera.

Ikastaro eta jardunaldiei buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, beheko esku-orrian kontsultatu ahal izango duzu.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.