Igandean Gipuzkoako azkartasuneko sega txapelketa

 

Datorren ekainaren 26an, Euskadiko Herri kirol federazioak antolaturik, Gipuzkoako Azkartasuneko sega txapelketaren finala ospatuko da Zizurkilen. Arratsaldeko 18:00etan izango da Nekola baserriko zelaietan. 17 segalarik hartuko dute parte guztira, 14 gizonezkok eta 3 emakumezkok. Tartean daude Alatzne Etxaburua, egungo txapelduna emakumeetan eta Pello Argaia zizurkildarrak. Egin beharreko lanari erreparatuta, gizonezkoek 100 metro karratuko bi sail ebaki beharko dituzte eta emakumeek 50 metro karratuko bi sail. Modalitate honetan garrantzitsua da azkar eta ondo ebakitzea, trakets ebakiz gero denbora penalizazioak izaten direlako. Ziotza Kirol elkarteak antolatzen du urtero txapelketa hau herri kirol federazioarekin elkarlanean Zizurkilgo Udalaren laguntzarekin.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.