Behar beste partaidek izena eman ez dutenez, azkenean ez da aurrera atera 2016ko auzolandegia.
Auzolandegien helburua zen Aduna, Asteasu eta Zizurkilgo mendi aldean gelditzen diren trintxerak eta aztarnak garbitu eta arkeologikoki dokumentatzea. Horrez gain, auzolandegian parte hartuko zuten gazteek hitzaldiak eta bisita gidatuak izango zituzten.
Aduna, Asteasu, Larraul eta Zizurkilgo Udalek eta Aranzadi Zientzia Elkarteak aztertuko dute datorren urtera begira zer aukera egon daitekeen auzolandegia aurrera ateratzeko, eta ikerketa-lan horrek etenik ez izateko.