LUR-etik, -era, -erako, erraustegiaren aurkako kultur ekitaldia Zubietako frontoian egingo da

Hasiera batean Zizurkilgo Joxe Arregi plazan egitekoa zen, baina, eguraldi txarra egingo duela aurreikusten denez, azkenean Zubietako frontoian egingo da, Gipuzkoa Zutik ekimenak ekainaren 18rako, larunbaterako, antolatu duen egitarauaren barruan.

19:30ean hasiko da Aiztondoko Erraustegiaren Aurkako Plataformak antolatutako ekitaldia. Bertan parte hartuko dute herriko hainbat elkartetako kideek zein banakakoek; besteak beste, Loatzo musika eskolak, Bukalai dantza taldeak eta sabel dantzako kideek emanaldia eskainiko dute.

Baina ez da izango arratsaldeko ekitaldi bakarra; izan ere, musika, umorea, poesia musikatua, ikuskizuna eta bertsolariak ere protagonista izango dira.

Antzerkiak ere lekua izango du, egun horretarako bereziki prestatutako emanaldi bat antzeztuko baita.

Gaiari lotutako mural bat ere egingo da, egun horren lekuko gisa geratzeko, eta herritarrei gogorarazteko zenbateko garrantzia duen lurra zaintzeak. Izan ere, ekitaldiaren izenburuak dioen bezala, “LUR –etik, -era, -erako”, Lurra da gure ama, Lurra da gure alaba, eta zain dezagun merezi duen bezala.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.