Irekita dago Bukalai dantza taldearen ikastaroetan izena emateko epea

Ekainaren 24ra arte eman ahal izango da izena, Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako bulegoetan.

Ikastaroen eguna eta ordutegiak aurrerago zehaztuko dira, irailean. Ikasleak 5 edo 6 taldetan banatuta egongo dira, adinaren arabera. Honako hauek izango dira ikastaroen iraupenak eta prezioak:

  • 4-5 urtekoak (2012-2011 urteetan jaiotakoak), 45 minutuko ikastaroa: 60 €
  • 6, 7, 8, 9 eta 10 urtekoak, ordubeteko ikastaroa: 80 €
  • 11 urtetik aurrera, ordu eta erdiko ikastaroa: 120 €
  • DBH3, DBH4 eta Batxilergoa, bi orduko ikastaroa: 160 €

Ikastaroetan izena emateko garaian, 25 euro ordaindu beharko dira, aurrerapen gisa.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.