Gazte zein helduentzako formazio-eskaintzari buruzko informazioa, Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean

Maiatzaren 30ean, astelehenean, goizeko 10:00etatik 13:00etara bitartean, Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuko kide bat egongo da Atxulondo kultur etxeko 5. gelan.

Ikastaroren bat egin nahirik dabilen edonor azal daiteke kontsulta egitera. Norbere gustu zein premiei erantzuten dion formazio-eskaintzaren berri ematen du. Zentro publiko zein pribatuek eskualde-mailan zein eskualdez kanpo eskaintzen dituzten ikastaroei buruzko informazioa du eskura, bai formazio arautuari buruzko informazioa, bai ez arautuari buruzkoa ere (dantza-ikastaroak, aerobik, pilates...). Ekimenaren helburua da bizialdi osoko ikaskuntza gizarteratzea Tolosaldean.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.