Plazida Otaño liburutegiko ikasgelak ordutegi berezia azterketa-garaian

Astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik 14:00etara bitartean eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara bitartean sartu ahal izango da Plazida Otaño liburutegiko ikasgelara, eta larunbatetan, 9:30etik 13:30era bitartean.

Ikasleak azterketa garaian sartuta dabiltzala kontuan harturik, eta garai honetan premia handiagoa dutela ikusirik, erabaki da Plazida Otaño liburutegiko ikasgela zabalik egongo dela liburutegia bera baino ordutegi zabalagoan. Ikasgelan, wifi konexioa eta entxufeak daude, ordenagailu eramangarriak ekarri nahi izanez gero ere.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.