Zabalik dago Oporretan Euskaraz udaleku irekietan izena emateko epea

Maiatzaren 27ra arteko epea egongo da izena emateko, Zizurkilgo Udalak Ernio Bidea 9A behea helbidean dituen bulegoetan.

Udalekuak ekainaren 27an hasiko dira eta uztailaren 22an amaitu. Ordutegia 9:30etik 13:30era artekoa izango da. Urtero bezala, Oporretan Euskaraz udalekuak Pedro Mari Otaño ikastetxean egingo dira.

Lehenengo seme-alabaren kuota 80 eurokoa izango da, eta bigarren eta ondorengo seme-alabena 40 eurokoa. Ordainketa transferentzia bidez egin ahal izango da, Zizurkilgo Udalaren kontu-korronteren batean, edo, bestela, esku-dirutan ordaindu ahal izango da. Transferentzia egitea erabakiz gero, ordainagiria aurkeztu beharko da izena emateko garaian.

Umea Olaederra kiroldegiko bazkidea bada, komeni da bazkide-txartelaren fotokopia aurkeztea eskaera-orriarekin batera.

Albistearen beheko aldean aurki dezakezue udalekuetan izena emateko inskripzio-orria.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.