Herri Urratsera joateko autobusa aterako da Zizurkildik

Maiatzaren 8an izango da aurten Herri Urrats jaia, urtero bezala Senperen. Seaskako ikastolei laguntzeko jaira joateko aukera egongo da Zizurkildik bertatik, Galtzaundi euskara-elkarteak Tolosaldea eskualderako antolatutako autobusari esker.

Autobusa 9:50ean aterako da Zizurkilgo Oria paper-fabrikaren aurreko autobus-geltokitik, eta 19:00etan aterako da itzulerako autobusa, Senperetik bertatik.

Autobuserako izena emateko aukera egongo da Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako udal-bulego berrietan, Ernio Bidea 9A behea helbidean. Atarikideek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta atarikide ez direnek, 12 euro.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.