Argitaratu da elkarteek diru-laguntzak eskatzeko 2020ko deialdia

Alarma-egoera bukatzen denetik 30 egun naturaleko epea izango dute herriko kultura, kirol eta euskara elkarteek, edo, herrikoak izan ez arren, Zizurkilentzat interesekoak diren jarduerak gauzatzen dituzten elkarteek, diru-laguntza eskaera egin ahal izateko.

Eskaerak Zizurkilgo Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira: Teodoro Hernandorena 6 helbidean edo Ernio Bidea 9A, behean. Eskaera-orriarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

- Beste administrazio, instituzio edo entitate publiko zein pribaturen aurrean egindako dirulaguntza eskaeren ziurtagiria

- Urteko programa edo jardueraren memoria esplikatiboa

- Programa edo jardueraren diru-sarrera eta gastuen aurrekontu zehaztua

- Dirulaguntza eskaerak aztertu eta baloratzeko kontuan izango diren aspektu edo irizpideei buruzko memoria edo dokumentazioa

Albiste honen behealdean aurkituko dituzue deialdiaren oinarriak eta dirulaguntza eskatzeko orria.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.