Botiken erabilerari buruzko hitzaldia, apirilaren 26an

Plazida Otaño liburutegiko balio anitzeko gelan emango du hitzaldia DYA Gipuzkoa elkarteak, arratsaldeko 18:30ean. Hitzaldiaren helburua da botiken erabilerari buruzko nozioak azaltzea, eta zer ondorio izan ditzaketen jakitera ematea.

Honako gai hauek landuko dira hitzaldian:

  • Botikak nola ondo erabili
  • Ohiko botikak eta ondorioak
  • Automedikazioa
  • Aholkuak botikak hartzeko
  • Nola administratu

Zubimusu ikastolak antolatutako hitzaldia izango da, eta edonork har dezake parte bertan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.