Benardo Arregi 2016ko Txapel Eguneko txapelduna

Benardo Arregik jasoko du larunbat honetan, hilaren 12an, 2016ko txapel eguneko txapela. Horrela erabaki du festa batzordeak. Benardo Arregi herrian hamaika lanetan dabilen pertsona dela azpimarratu dute. "Besteak beste, txozna jartzen urteak damatza festetan, bertso saioaren antolakuntzak ere urteetan aritu da eta oraindik ere hor izaten da, eta ezin ahaztu, Zizurkilen presorik ez den honetan, presoen eskubideen alde urteetan egin duen lana", nabarmendu dute.

Egitaraua
Aurtengo egitaraua txapeldunari egokitzen saiatu dira. "Bera hain bertsozalea izanik, afarira pare bat bertsolari ekarriko ditugu. Unai Mendizabal herritarrak ezin zuen etorri baina inguruko bi izango ditugu, Benardo ezagutzen duen Amaia Agirre villabonatarra eta Haritz Mujika asteasuarra. Afari garaia girotuko dute".  Hauxe da egitaraua:

16etan Txapeldunen musa zentroan

18etan Bukalai dantza taldearen emanaldia Intxaur frontoian

20:00etan txapeldunen triki poteoa

21:00etan, afaria zentroan. Afal ostean jarriko zaio txapela Benardo Arregiri.

Menua:

-Arrain zopa
-Oilaskoa
-Mamia
-Kafea eta kopa

Txartelak salgai Iriarten eta zentroan 20 eurotan (18 urtetik beherakoak 15 euro)

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.