Liburutegia itxita martxoaren 21etik aurrera

Liburutegi berrira materiala lekualdatzeko, Atxulondo liburutegia itxita egongo da martxoaren 21etik aurrera.

Hain zuzen, apirilaren 23rako dago aurreikusita liburutegi berria inauguratzea, eta, hortaz, liburuak eta gainerako materiala hara eramateko, eta liburutegi berria behar bezala martxan jarri ahal izateko, ez da liburutegi-zerbitzurik egongo martxoaren 21etik apirilaren 23ra bitartean.

Zizurkilgo Udalak barkamena eskatzen die erabiltzaile guztiei izan ditzaketen eragozpenengatik, eta gonbidapena luzatzen die liburutegi berrira azaltzeko.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.