Martxoaren 1etik 31ra bitartean egongo da irekita zirkulazio zerga ordaintzeko epea

Helbideratutako ordainagiriak 2016ko martxoaren 31n pasako dira kontutik.

Zerga helbideratu gabe dutenek, berriz, bi modu dituzte ordainketa egiteko: esku-dirutan ordain dezakete Zizurkilgo Udalaren bulegoetan edo transferentzia bidez, Zizurkilgo Udalak Kutxabank, Laboral Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa eta La Caixa entitateetan dituen kontuetan.

Aipatutako zergabilketa epearen barruan zor horiek ordaintzen ez badira, prozedura exekutiboaren bidez eskatuko dira, eta premiamenduzko errekargua, berandutza-interesak, eta, bidezko balitz, sor daitezkeen gastuak gehituko dira.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.