Otsailak 24, asteazkenean, kutxazainaren auzia aztertuko du udalbatzak

Zizurkilgo Udalak Kutxabanki egindako eskaintzak ez du momentuz erantzunik jaso adostutako epean, eta ondorioz, hurrengo plenoan auziari buruzko mozioa sartzea erabaki du Udal gobernuak. Bertan EH Bilduk aurkeztu eta gainontzeko alderdiekin adostu den mozioa eztabaidatuko da. Mozio horretan orain arteko pausuen berri eman eta ofizialki Kutxabanki erabakian atzera egiteko eskatzen zaio. Era berean, erabakia ezezkoa balitz, udalbatzak ontzat jotzen du bestelako neurriak hartzea, Udalak dituen kontu korronteen inguruan esaterako.

Era berean, saltoki eta tabernetan asteotan bildu diren sinadurak jaso egingo dira astelehenean, eta astearen amaieran, mozioarekin batera bidaliko dira Kutxabank-era.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.