Familia ugariek hobaria eska dezakete higiezinen gaineko zergan

Martxoaren 11ra arteko epea dago eskaerak aurkezteko.

Zergaren %50eko hobaria aplikatuko zaie familia ugariaren titulua izan eta baldintza hori justifikatu dezaketen subjektu pasiboei. Hobaria 100.000 euroko balio katastralera arte aplikatuko da.

Eskaera-orriarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

  • Familiako kideen nortasun-agiriaren fotokopiak eta indarrean dagoen familia ugariaren tituluaren fotokopia
  • Errolda eta elkarbizitza ziurgaria
  • Titularrak eta onuradunek ohiko bizilekuaz gain inolako higiezinik ez dutela adieraziko duen Foru Ogasunak emandako ziurtagiria
  • 2015eko zergaren ordainagiriaren fotokopia

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, udal-bulegoetan edo 943691012 telefono-zenbakian eskuratu ahal izango da.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.