Eski-irteera antolatu du Gaztezulok Formigalera, martxoaren 19rako

9-17 urteko gazteek eman dezakete izena, Gaztezulon bertan edo 626623107 telefono-zenbakian. Izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 5era arte.

Izena ematerakoan, honako hauek aurkeztu behar dira:

  • Nortasun-agiriaren fotokopia
  • Osakidetzako txartelaren fotokopia
  • Gurasoen baimena sinatuta
  • Dirua

Irteeraren prezioa 35 eurokoa da zizurkildarrentzat eta 60 eurokoa Zizurkildik kanpokoentzat. Prezio horretan sartuta dago autobusa eta forfaita. Materiala alokatu behar izanez gero, berriz, beste 15,40 euro ordaindu beharko dira.

Gutxienez 25 pertsonak eman beharko dute izena, bestela ez baita irteera egingo. Horrez gain, bakoitzak bere janaria eraman beharko du: hamaiketakoa, bazkaria eta merienda.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.