Pedro Mari Otaño ikastetxeko frontoian izango da otsailaren 14ko bigarren eskuko azoka

Eguraldi txarra iragarrita dagoenez, Pedro Mari Otaño ikastetxeko frontoian egingo da otsaileko Katu Beltz merkatua. Bigarren eskuko azoka hileko bigarren igandean egiten da.

Goizeko 9:00etan irekiko ditu ateak, eta eguerdiko 14:00etara bitartean ikusi ahal izango dira bertan jarritako postuak.

Postua jarri nahi duenak aurrez deitu beharko du telefonoz 943 05 77 83 edo 619 20 30 58 zenbakietara. Horrez gain, norberak eraman beharko ditu postua jartzeko behar dituen materialak (aulkia, mahaia...).

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.