XIV. Blues Gaua otsailaren 13an izango da

22:30ean abiatuko da kontzertu-saioa, Pasus tabernan. Kataluniako Txus Blues & Jose Bluesfingers taldeak umorea eta bluesa uztartuko ditu bere emanaldian. Oinarrizko azpiegitura du bikoteak: gitarra, aho-soinua eta ahotsa. Bluesetik abiatuta, era guztietako eraginek blaitutako errepertorioa erakusten digute.

23:45ean, Atxulondo tabernak hartuko dio lekukoa Pasus tabernari, Julian Maeso Blues Trio Madrilgo taldearen eskutik. Hammond organoaren maisua da Julian Maeso. Ibilbide luzeko musikaria da. Musika beltza barneratuta izanik, handik abiatuta 70eko hamarkadako blues musikara hurbiltzen da. Kantu berrietan, blues-rock, country, funk eta jazz-doinuak entzun ditzakegu.

01:00etan, Egarri tabernan amaituko da XIV. Blues Gaua, Galiziako Dixie Town taldearen eskutik. Hirurogeita hamargarren urteetako soinua ateratzen duen taldea da Dixie Town, hard blues eta musika psikodelikoa egiten duena. Zuzeneko gordina egiten dute, oso bluesy, ingelesez. Laukote indartsua da taula gainean.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.