Zizurkilgo Udal gobernuak gogor salatu du Kutxabank-ek kutxazaina kendu izana

Zizurkilgo Udal gobernuak salaketa publikoa egin nahi du Kutxabanken azken erabakiaren inguruan: Zizurkilen zegoen kutxazain bakarra kentzea. EH Bilduk mozioa aurkeztuko du hurrengo udalbatzak erabakian atzera egiteko eska diezaion Kutxabanki, eta, era berean, elkarrizketak abiatuko ditu zuzenean Kutxabankeko arduradunekin. Udala prest dago alternatibak mahai gainean jartzeko.

Erabakia larria da zizurkildarrekiko errespetu falta handia erakusten duelako, 3.000 biztanleko herri batean zegoen kutxazain bakarra kenduz. Era berean, Udalarekiko errespetu falta handia da aurrez inolako jakinarazpenik ez egitea. Zizurkilen dauden zerbitzuei eutsi eta hobetzea izan izan da Udal gobernu honen nahia agintera iritsi zenetik, eta erabaki hau guztiz aurkako norabidean doa, Zizurkilgo komertzioa ere kaltetuz.

Emango ditugun lehen urratsek erantzun baikorrik izan ezean, Zizurkilgo Udal gobernuak ez du baztertzen bestelako erabakiak hartzea, beti ere udalbatzaren adostasunez.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.