Argentinako La Platako unibertsitateko Cesar Arrondo irakaslearekin solasaldia, Iriarten

Solasaldia urtarrilaren 17an izango da, igandean, 12:00etan, Iriarte kultur etxean.

La Platako unibertsitatea Argentinako handienetakoa eta garrantzitsuenetakoa da. Han, historia irakasle da Cesar Arrondo, euskal jatorrikoa. Horrez gain, euskal kulturaren zabaltzailea eta euskal diasporaren militante aktiboa da.

Eusko Jaurlaritzak euskara eta euskal kultura suspertzeko lektoradoak antolatu ditu munduan zehar, eta Cesar Arrondo da La Platako lektoradoaren arduradun. Horrez gain, Zizurkilgo Hernandorena Kultur Elkartearekin harreman estuak ditu, Pello Mari Otañoren gaiaren bueltan, adibidez.

Urtero etortzen da Euskal Herrira, eta, horretaz baliatuz, solasaldia antolatzen du berarekin Teodoro Hernandorena Kultur Elkarteak. Solasaldi horretan, gai hauek landuko dira, besteak beste:

- Argentinan egin berri den hauteskundeen balorazioa
- Hego Amerikako hainbat estaturen egoera: Brasil, Venezuela, Kolonbia eta FARC
- Nola ikusten duten handik Kataluniako eta Euskal Herriko egoera

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.