100 eguneko erronkan izena emateko aukera

Aurrerako udal-bulegoetan eman daiteke izena, urtarrilaren 29ra bitartean.

Zertan datza erronka? Bizitza osasuntsu eta aktibo baten bitartez, zure bertsiorik onena lortzen lagunduko dizun programa berritzaile bat da. 100 eguneko iraupena duen programa horretan, oinarrizko 3 arlo landuko dituzu:

- Zure garapen pertsonala
- Zure gorputza
- Zure elikadura

Horretarako, lanerako 3 koaderno erabiliko dira: bidaia koadernoa, ariketa fisikoaren koadernoa eta elikadurako koadernoa. Erronka egiteko bi modu daude une honetan: zure kontura ala saioetara azalduz. Zure kontura egitea erabakiz gero, erronka etxean egin ahal izango duzu, koadernoen laguntzaz. Gainera, "Me Reto" taldearen laguntza izango duzu behar duzunean.

Saio presentzialetan, berriz, ariketa fisikoa taldean egiten da, eta bidaia koadernoa eta elikadurakoa norberak bere kasa burutuko ditu. Hauek dira ezaugarri garrantzitsuenak:

- Ariketa fisikoa formatutako monitoreekin egingo duzu.
- Egunero astelehenetik ostiralera, ordubeteko saioa.
- 30-35 minutu ariketa fisikoa eta 20 minutu bidaia koadernoko zein elikadura koadernoko eguneko puntuak irakurtzeko.
- Retoko nutrizionistaren jarraipena izango duzu.

Erronka otsailaren 14an hasi eta maiatzaren 26an amaituko da. Saioen ordu posibleak aurrerago zehaztuko dira.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.