Zubimusu zubia itxita egongo da datorren asteazkena, hilaren 13tik aurrera

Eusko Jaurlaritzako Ura agentziak jakinarazi duenez, asteazkenean, hilaren 13an itxiko dute Zubimusu zubia. Oria ibaiko urak bideratzeko proiektua dela eta itxiko da, eta 6 hilabetetez itxita egotea aurrikusten da. Bien bitartean, trafikoa Adunako zubitik desbideratuko da.

Orain egiten ari direnak Villabonako ur zikinak bideratu eta uholde arriskua gutxitzeko lanak dira, eta horretarako Zubimusuko bi begi berritu eta handituko dituzte, besteak beste. Zizurkilgo Udalak ordea, urak bideratzeko proiektua bere osotasunean egitea eskatzen jarraituko du, Zizurkilen uholde arriskua behin betiko desegiteko.“Guk orain egiten ari direnaz gain,  Zizurkil bete betean hartzen duen beste fasea egitea eskatzen dugu behin eta berriz, legealdi honetan egitea da gure helburu nagusienetako baina zoritxarrez ez dago gure esku", azaldu du Joxe Mari Luengo alkateak. Proiektuaren bigarren zatiak, Joxe Arregi plazatik paper fabrika arte Asteasu errekaren bideratzea aurreikusten du. "Hori da Zizurkilek behar duen proiektua uholde arriskuarekin ahazteko", zehaztu du Luengok.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.