Urte zaharretarako ohar garrantzitsua

Zizurkilgo Udalak bando bidez ohartarazi du material suarbera erabiltzeak egoera honetan dituen arriskuez. Hau da bandoaren testua euskaraz:

Herritar estimatua,

Azken asteetan nagusi izan den euri ezak lehortea eragin du gure inguruko mendi eta basoetan. Honek sute arriskua nabarmen areagotu du. Egoera honen aurrean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ohartarazi dute, urte zahar gauean erabili ohi diren suziri eta oro har pirotekniak arrisku handia ekar dakiekela landa guneari eta herriguneetako etxebizitzen egiturei.

Zizurkilgo Udalak, arrisku egoera honi kasu eginez, URTE ZAHARREAN PIROTEKNIARIK ETA SUZKO ARTEFAKTU HEGALARIRIK EZ ERABILTZEA GOMENDATZEN DU.

Urte amaiera ona eta urte hasiera hobea opatuz agurtzen gara.

Guztiok urtea ondo amaitu eta hobeto has dezagun, kontuan hartzeko gomendioa.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.