"Eskubideak, irtenbidea, bakea" lemapean manifestazioa hilaren 31an

Zizurkil, Aduna, Asteasu, Alkiza eta Larraulgo Udalek deituta manifestazio isila egingo da urteko azken egunean, euskal presoen eskubideen defentsan. Aurkezpenean Udal ordezkariek azaldu dutenez, "bada garaia herri honetan behin betiko konponbidea eta bakea eskuratzeko, baina hori ez da posible izango presoen eta beraien familia eta lagunen giza eskubideak urratzen dituzten kartzela politikak behin betiko amaitu gabe". Eskaera zehatzak egin dituzte: "Dispertsioarekin amaitzea, euskal presoak Euskal Herriratzea eta gaixotasun larri edota sendaezinak dituzten presoen kaleratzea".Hamarkadak igaro dira Aiztondo bailarako Udal ordezkariek manifestazio hau antolatzen dutela, presoen eskubideen alde. Manifestazio garai eta Udal agintari ezberdinekin egin izan da baina oraingoan, "azken orduan" Villabonako Udalak ez babestea erabaki du. Martxa isila iluntzeko 19:30etan aterako da Joxe Arregi plazatik eta Villabonako Errebote plazan amaituko da. Zizurkilgo Udalak dei egiten die herritar guztiei bertaratu daitezen.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.