Bukalai dantza taldeak logoa estreinatu berri du, Maria Altuna artista zizurkildarraren laguntzaz. Bertan, neska eta mutil dantzari bat ageri dira, dantza taldearen izenaren alde banatara.
Bukalai dantza taldekoak oso gustura daude logoarekin, beraien esanetan ezin hobeto islatzen baitu taldearen izaera, eta, hori dela eta, eskerrak eman nahi izan dizkiote Maria Altunari egindako lanarengatik.