Kirol Astea bikain joan da, partaidetza handiarekin

 

Abenduaren 10etik 13ra bitartean, kirol-ekintzaz gainezka egon dira Zizurkilgo bazter guztiak.

Abenduaren 10ean, 100 eguneko erronka ekimena aurkeztu da, elikadura, ariketa fisikoa eta hausnarketa uztartzen dituen proiektua. Ekimenari zabalkundea emateko asmoa dago aurrera begira, taldea osatzeko asmotan.

Abenduaren 11n, neska kirolarien mahai-inguruaren txanda izan da. Nagore Iraolak, Lurdes Gorostegik, Maitane Aburuzak eta Aitziber Ibarbiak beraien kirol-ibilbideko bizipenen berri eman dute, Amaia Agirre moderatzailearen gidaritzapean. Hamaika ideia jaso dituzte, horrela, kirol-munduan murgildu nahi dutenek.

Abenduaren 12an, hamabi orduz ez du etenik izan kirolak. Goizean haur eta gaztetxoak gelditu gabe ibili dira Intxaur frontoian antolatutako kirol eta jokoetan. Ondoren, hamaiketako gozo batekin indarrak hartu dituzte, eta kantinplora bat eskuratu dute opari gisa.

Jarraian, Halterofiliako Eguberrietako Torneoa jokatu da Intxaur frontoian bertan. Maila handiko pultsulariak ikusteko aukera izan da. Sailkapenari dagokionez, neska pultsulariak honela geratu ziren:

1- Susana Davila
2- Ainara Madril
3- Aynabel Davila, Euskadiko 15 urtez azpiko errekor berria ezarri zuen
4- Iratxe Nuñez
5- Laura Plaza
6- Nahia Garcia

Mutilen kasuan, berriz, sailkapena honela geratu zen:

1- Mikel Alvarez
2- Ekaitz Kortajarena, urteko markarik onena lortuz
3- Jon Sasiain
4- Peter Cubillo
5- Asier Gallego
6- Asier Amonarriz

Asier Amonarrizen kasuan, aurreko astean Madrilen lortutako marka hobetu zuen. Marka horrekin, brontzezko domina lortuko zukeen Madrilen.

Iluntzeko 20:00etan, Urrezko Aizkolari Txapelketako finalerdiak jokatu dira. Joseba Otaegik eta Azpilikuetak neurtu dituzte indarrak, eta zizurkildarra nagusitu da lehia horretan. Ondoren, Urrezko Harri-jasotze Txapelketako finalerdiak jokatu dira.

Gaueko 22:00etatik aurrera, XIX. Gau Krosaren txanda izan da. 22:00etan, 2002 ondoren jaiotako lasterkarien txanda izan da, eta, jarraian, 22:30ean, helduak ibili dira korrika. (sailkapena ikusteko, sakatu hemen)

Abenduaren 13an amaitu da Kirol Astea, Zizurkilgo V. Pilota Txapelketaren finalekin.

Kirol Asteko argazkiak ikusi nahi izanez gero, sakatu hemen.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.